Noam Chomsky aurreko mendearen filosofo eta hizkuntzalari famatu bat izan zen. Oso ondo ulertzen zuen hedabideen mundua eta bere funtzionamendua. Bere ikerketa famatuen artean berak hedabideen bidez manipulatzeko desarroilatutako 10 teknika dira, bere garaiko egoeran oinarrituta.
Lehen aipatutako teknika distrazioan datza. Berak dioenez, teknika hau oso hedatuta zegoen eta benetako problemetatik gizartea apartatzean datza, hau da, beste motatako problemak edo distrazioak erabili benetan gizartean zeuden problemei eta politikarien erabakiei arreta ez jartzeko, esatez, gizartea kontrolatuta eukitzeko. Bigarren teknika arazoak sortu konponbideak eskaintzeko datza. Honetan aipatzen dena da arazoak sortu egin behar direla, jendearen erreakzioa lortzeko, eta behin gizartearen kezkak hartuta, arazo horri soluzio bat eskaini, jendearen babesa lortzeko manipulazioaren bidez. Hirugarren estrategia edo teknika pazientzian datza, hau da, zerbait onartezin edo gizartearentzako gogorra izango den arau edota erreforma bat ezarri nahi badugu, gutxinaka ezarri behar da, pausoz pauso urte batzuen zehar. Honela gradualki erreforma hori ezarri egingo duzu eta egoerari dagokionez gizartea hobeto jasan egingo du lehen onartezina zirudien legea edota erreforma. Laugarrena hirugarrenarekin erlazionatuta dago. Honako hau promesetan datza, hau da, zerbait ezarri nahi baduzu, bat-batean jarri ezean, sakrifizio moduan aipatu behar duzu, etorkizunean ezarri egin beharko delako. Honela gizartea denbora eukiko du hobeto onartzeko ezarri nahi duzuna. Honako hau gertatzen da zeren gizartea edo masaren jokaera beti da pentsatzea etorkizunean gauzak hobeagoak izango direla.
Bostgarren teknika diskurtsoan datza, hau da, zerbait ezarri nahi duzunean, berbalki komunikatzerakoan hizkuntza erraz eta erakargarri bat erabili behar duzu, gizartea hobeto hartzeko zeren eta tonu serioago eta hizkuntz aberatsago bat erabiltzen gizartea umeak bezala tratatzen duzula pentsatuko du, eta ez du funtzionatuko. Hurrengo teknika erreflexioen bazterketan datza, hau da, emozioak bilatzea erreflexioak baino. Errazagoa da emozioen bitartez masak manipulatzea erreflezioak bilatzea baino zeren eta analisi arrazionala ez dute aplikatuko. Zazpigarren teknika desinformazioarekin erlazioa du. Honako hau gizartea ignorantzian mantentzean datza, masak honela manipulatutak daudela ez konturatzeko eta estrategia porrot ez egiteko. Zortzigarrena aurrekoarekin bat egiten du, zeren eta honetan ignorantzia eta alferkeria hori modan jartzean datza, normalizatzeko jokaera hori. Azken aurreko teknika zazpi eta zortzigarren tekniken exitoan datza zeren eta honen funtzioa autokulpabilitatea bilatzean datza, gizartea sinetsi behar du arazoen erruduna bera dela, ignorantzia edota inteligentzia faltagatik. Azkenik, hamargarren teknika jakintasunarekin erlazionatuta dago. Gizartea ondo ezagutzea, hau da, norberak bere burua baino hobeago ezagutzean datza azkenengo teknika hau, antizipazioa lortzeko.
Teknika guzti hauek gogorrak dira, badirudi leloak garela gizarte guztia baina benetan arreta jartzen badugu, konturatuko gara honako teknika hauek gaur egun ere erabiltzen direla eta etorkizuenean ere ez direla desagertuko, zere eta behin sistema ondo ezarrita euki, oso zaila izango da honekin apurtzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario