domingo, 15 de enero de 2017

el ascenso de Karen Thomson



Karen Thomson-en istorio laburra Hernan Casciari idazleak idatzitako kritika bat da. Bertan fikziozko istorio bat agertzen zaigu, baina han planteatzen diren kontzeptuak edota ikuspegiak gure benetazko munduan gertatzen diren satira bat dira. 

Istorioa dioenez, Karen Thomson idazlea izan nahi zuen neska bat da. liburuak idatzi nahi zituen baina bere egoera beste bat da. Ebay enpresa famatuan lan egiten du eta bertan gazeta edo istorio faltsuak idazten ditu prentsarako. Zer esan nahi du honek? Ebay plataformarekin zerikusia duten istoriak sortzen dituela, istorio subrealistak eta esanguratsuak, notorietatea lortzeko. Karen ez dago eroso bere lanean, esatez, porroak kontsumitzen ditu eguna errazago pasatzeko. Honako hau beste kritika txiki bat da gaur egungo lan-egoerari, no edonork lan egiten du ahal duen lekuan dirua lortzeko, nahiz eta eroso ez izan. Istorioaren mamia etortzen da Karen-en nagusia azaltzen denean. Salman izeneko 24 urteko mutiko hinduarra gazeta faltsu horien sortzailea zen, berak, esate baterako “la gallina de los huevos de oro” sortu izan zuen Ebay enpresarentzako. Istorioarekin jarraituz, Salman agertzen da Karen kalera botatzeko, zeren eta Karen argitaratu izan duen azkenengo gazeta lotsagarria izan zen. Biek dialogo bat dute non bakoitza bere ikuspegia planteatzen du. Salmanek adierazten du lotsagarria zela gazeta hori eta enpresa agerian usten zuela, horregatik kaleratzen du karen. Aldiz, Karen aipatzen du mundu periodistikoa zela eta, edozein gauza sinetziko zutela hedabideek eta beraz ez zela ezer pasatzen. Azkenean akordio batera ailegatzen dira, hau da, Salmanek arrazoia bazeukan eta Karenen gazeta agerian usten bazuen enpresa, kalera joango zen, eta aldiz, Karenen gazeta argitaratzen bazen, marketing zuzendaria izendatuko zuten. Irudikatu dezakegunez, Karenen gazeta publikatu zen, eta marketing zuzendaria izendatu zuten.

Badakigu istorio hau fikziozkoa dela, baina Casciari-k erakutsi nahi zuena zen bere iritsi kritikoa hedabideen egoerari buruz. Hedabideen mundua oso kutsatuta dago eta enpresek zera erabiltzen dute bere interes propioetarako. Enpresek notorietatea eta iritsi onak behar dute, eta horretarako edozein metodo erabiltzen dituzte. Gainera, helburu horiek lortu arren, errentagarritasuna behar dute, eta horretarako hedabideak manipulatzen dituzte. Hedabideek materiala behar dute zerbait publikatzeko, zeren eta gaur egungo egora-digitala dela medio, maiz eguneratu behar dute bere edukiak , eta enpresek material hori eskaintzen dute, edozein motatako informazioa argitaratzen. Bestaldetik, istorian agerrarazi den moduan, kazetariek edota idazten lan egiten dutenek, motibazioa galtzen badute, bere etika profesionalarekin porrot egin ahal dute, eta horrek bakarrik laguntzen du edozein gauza publikatzeko, filtroak ez erabiltzen.


Egoera txarra da, eta etorkizunari begira, ez dago konponbide errazik agertzen. Epresek honako teknika hauek erabali ahal badituzte, erabiliko dituzte eta hedabideek informazio hauek eskuratu ahal badituzte, erabiliko dituzte ere, beraz, negozioa funtzionatzen du. Nire ustez, momentu batean guzti hau porrot egingo du, eta konturatzen direnean, berandu izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario