domingo, 15 de enero de 2017

In the loop


titulua: In the loop

urtea: 2009

herrialdea: Erresuma Batua

iraupena: 106 minutu

zuzendaria: armando ianucci

aktoreak: Chris Addison, Tom Hollander, Peter Capaldi, Anna Chlumsky, Gina McKee, James Gandolfini

gidoia: Armando Iannucci, Jesse Armstrong, Simon Blackwell, Tony Roche

musika: Adam Ilhan, Elysian Quartet

argazkigintza: Jamie Cairney

Produktoreak: Aramid Entertainment Fund / BBC Films

generoa: komedia, satira, politika

sinopsia

Simon Foster, Erresuma batuko sekretario nagusia, zoritxarreko deklarazio batzuk ematen ditu telebistako programa batean, audientzia asko duena. Bertan guda defendatzen du nahi gabe eta horrek Estatu Batuetako gobernua entzuten du eta hasten dira elkarrizketa korapilatsu batzuk Erresuma Batuko gobernua eta Estatu Batuetako gobernuen artean.

Protagonista (Malcolm Tucker)

Malcolm Tucker komunikazio arloarekin pelikulan zerikusi gehien duen pertsonaia nagusia da. Gizon heldua da, 50 urte ingurukoa, Britaniarra. Bere izaera oso agresiboa da, hau da, edonori txarto hitz egiten dio eta beti dago besteen lana mespresatzen. Erresuma Batuko gobernuan lan egiten du, lehenengo ministroaren aholkulari moduan. Pertsonai hau ez ditu inolako eskrupulurik, edozein gauza esan edo egin ahal du bere interesarako, kasu honetan guda bat onartzea. Aholkulari moduan, jendea manipulatzen guda batean sartzeko, helburua lortzen. Pertsonai honek satira moduan erabiltzen da, hau da, kritika bat moduan. Zalatzen dena da nola gobernuak atzean dauden pertsonek, Malcolm bezala, estatu osoa gobernatzen dutela eta erabakiak aukeratzen dituztela. Malcolm Tucker pertsonaia atzean dagoen pertsona horren bat irudikatzen du, eta mugara eramaten dute, hobeto ulertzeko kritika. 

Harreman publikoak

Agertzen zaigun lan-eremua departamentu bat da, zehazki Erresuma Batuaren gobernuko departamentu bat. Departamentu horrek lehenengo ministroarentzako lan egiten du eta pelikulan egiten duten lana da Estatu Batuekin batzea guda baten onarketa edo salaketa eztabaidatzeko. Honako hau egiteko hainbat ekintza egin behar dituzte, hala nola hedabideekin konektatu (filtrazioak kontrolatzeko), publizitya lortzea (malcolm erabiltzen du Simon kaleratzeko), lobby kontuak (Estatu batuko departamentuarekin batzen direnean) edota aholkularitza (Malcolm-en lana zera da).  Pelikulan hainbat lan agertzen dira HHPPkoen multzoan sartu ahal direnak baina batez ere kontsultoreak eta aholkulariak aurkitzen dira. Toby Simonen kontsultorea da, Lisa Karen Clark-ena da eta Malcolm lehen adierazi dudanez lehen ministroarena da.


Bechdel testa


Pelikula honetan hainbat emakume agertzen dira, eta batzuk kargu eta nabaritasun handi batekin. Bi emakumeen arteko elkarrizketa asko agertzen dira, eta emakume horiek izena eta deiturak dituzte. Gehienetan ez da betetzen Bechdel testa baina badago bat non Karen Clark (Estatu Batuko departamentukoa) eta Lisa Weld (bere langilea) lehenengoaren hortzei buruz hitz egiten dutena, pare bat alditan pelikula osoan. Guzti hau kontutan hartuta, adierazi ahal da Bechdel testa aprobatzen duela. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario