lunes, 16 de enero de 2017

Futbola eta Harreman Publikoak




Futbolaren mundua oso zaharra da. XIX. mendean Ingalaterran sortutako kirola da eta gaur egun kirol-disziplinen artean erregea deritzo. Gaur egun, nahiz eta kirol bat izan, negozio bat da, negozio oso errentagarria. Aitzinean futbol taldeak herrikoak ziren, futbola apala eta pasioz egiten zen baina gaur egungo egoera guztiz ezberdina da. Futbol taldeak Coca Cola edota Microsoft bezalakoak dira, beste hitzez esanda, enpresak dira, eta beraz bere helburu nagusia futbolaren bidez dirua lortzea da. Edozein torneo edo ebentu nagusiak, kirolaz aparte, dirua mugitzeko sistemak dira eta hauen bidez taldeak bizitzen dira. Baina guzti hau nola antolatzen den ulertzeko marketinari eta HHPPkoei arreta jarri behar diegu. 

Beste ekarpenetan adierazi izan dudanez, gaur egungo mundu egoera teknologiaz beteta dago, hau da, sare sozialak eta besteleako teknologia berriek mundua interkonektatu izan du eta horrek futbolean eragin handia izan du. Teknologia berri hauek direla medio, hedabide berriak sortu izan dira, eta kirol honen munduan sortu diren kopurua izugarri handia izan da. Hedabide horiek, edozein enpresa bat bezala, dirua lortu nahi du, kasu honetan informatzen, eta honetan futbol taldeak sartu egiten dira. Udan eta neguan, jokalarien merkatua irekitzen denean, mota askotariko surrumurruak eta filtrazioak aurkitzen ditugu hedabide hauetan. Futbolzale masa eduki horiek kontsumitzen dituzte eta sinisten dute filtrazioak direla baina benetan gertatzen dena da filtrazion horiek futbol talde berak egiten dituztela hedabideei notorietasuna lortzeko. Negozio itzela dugu kasu honetan zeren eta ekintza hauek interes propioetarako izaten dira, hala nola jokalari bat saldu nahi duen talde bat presioa sartzeko diru gehiago eskuratzeko edota jokalarien errepresentanteak jokalarien soldatak igotzeko. Bestaldetik, futbol talde guztiak sare sozial nagusietan kontuak dituzte, bere afizioaren kezkak konpontzeko eta taldearen hurrengoko ekintzak, hala nola entrenamenduak, partiduak, fitxaketak… etb komunikatzeko. 

HHPPko teknika hauen artean nagusienak sari banaketen ebentuak dira, eta horien artean Urrezko Baloiaren ebentua dugu. Ebentu honetan urteko jokalari hoberenak eta bestelako sariak banatzen dira eta honen atzean generatzen den erreperkusioa itzela da. Esatez, ebentu hau “marketinizatu” dela adierazi egin da azkenenko urteotan zeren eta kritikak daude sari-banaketaren aukeretan. Baina gustatu ala ez, ebentu honen kanpainak soragarriak izaten dira, eta honi ezker futbol taldeak errentagarritasun asko ateratzen dute. 


Futbolaren mundua beste negozio bat da. Munduan mugitzen duen diru kopurua zorabiatzeko da eta dirudienez gorakada hau ez da jaitsiko etorkizuenean. Gorakada honen arrazoi nagusia bere atzean dagoen marketing eta HHPPko kanpainak dira, futbola puntan jartzen dute eta ez baziren existitzen gaur egun futbola aintzinako kirol apala izango zen. Etorkizuna oparoa da, merkatu emergenteak aurkitzen ditugu, hala nola China edota Estatu Batuak, non futbol kultura gaur egun hedatzen dago eta hurrengo urteotan kontutan hartzeko merkatuak izango dira. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario