lunes, 16 de enero de 2017

Futbola eta Harreman Publikoak




Futbolaren mundua oso zaharra da. XIX. mendean Ingalaterran sortutako kirola da eta gaur egun kirol-disziplinen artean erregea deritzo. Gaur egun, nahiz eta kirol bat izan, negozio bat da, negozio oso errentagarria. Aitzinean futbol taldeak herrikoak ziren, futbola apala eta pasioz egiten zen baina gaur egungo egoera guztiz ezberdina da. Futbol taldeak Coca Cola edota Microsoft bezalakoak dira, beste hitzez esanda, enpresak dira, eta beraz bere helburu nagusia futbolaren bidez dirua lortzea da. Edozein torneo edo ebentu nagusiak, kirolaz aparte, dirua mugitzeko sistemak dira eta hauen bidez taldeak bizitzen dira. Baina guzti hau nola antolatzen den ulertzeko marketinari eta HHPPkoei arreta jarri behar diegu. 

Beste ekarpenetan adierazi izan dudanez, gaur egungo mundu egoera teknologiaz beteta dago, hau da, sare sozialak eta besteleako teknologia berriek mundua interkonektatu izan du eta horrek futbolean eragin handia izan du. Teknologia berri hauek direla medio, hedabide berriak sortu izan dira, eta kirol honen munduan sortu diren kopurua izugarri handia izan da. Hedabide horiek, edozein enpresa bat bezala, dirua lortu nahi du, kasu honetan informatzen, eta honetan futbol taldeak sartu egiten dira. Udan eta neguan, jokalarien merkatua irekitzen denean, mota askotariko surrumurruak eta filtrazioak aurkitzen ditugu hedabide hauetan. Futbolzale masa eduki horiek kontsumitzen dituzte eta sinisten dute filtrazioak direla baina benetan gertatzen dena da filtrazion horiek futbol talde berak egiten dituztela hedabideei notorietasuna lortzeko. Negozio itzela dugu kasu honetan zeren eta ekintza hauek interes propioetarako izaten dira, hala nola jokalari bat saldu nahi duen talde bat presioa sartzeko diru gehiago eskuratzeko edota jokalarien errepresentanteak jokalarien soldatak igotzeko. Bestaldetik, futbol talde guztiak sare sozial nagusietan kontuak dituzte, bere afizioaren kezkak konpontzeko eta taldearen hurrengoko ekintzak, hala nola entrenamenduak, partiduak, fitxaketak… etb komunikatzeko. 

HHPPko teknika hauen artean nagusienak sari banaketen ebentuak dira, eta horien artean Urrezko Baloiaren ebentua dugu. Ebentu honetan urteko jokalari hoberenak eta bestelako sariak banatzen dira eta honen atzean generatzen den erreperkusioa itzela da. Esatez, ebentu hau “marketinizatu” dela adierazi egin da azkenenko urteotan zeren eta kritikak daude sari-banaketaren aukeretan. Baina gustatu ala ez, ebentu honen kanpainak soragarriak izaten dira, eta honi ezker futbol taldeak errentagarritasun asko ateratzen dute. 


Futbolaren mundua beste negozio bat da. Munduan mugitzen duen diru kopurua zorabiatzeko da eta dirudienez gorakada hau ez da jaitsiko etorkizuenean. Gorakada honen arrazoi nagusia bere atzean dagoen marketing eta HHPPko kanpainak dira, futbola puntan jartzen dute eta ez baziren existitzen gaur egun futbola aintzinako kirol apala izango zen. Etorkizuna oparoa da, merkatu emergenteak aurkitzen ditugu, hala nola China edota Estatu Batuak, non futbol kultura gaur egun hedatzen dago eta hurrengo urteotan kontutan hartzeko merkatuak izango dira. 

Noam Chomsky: Hedabideen bidez manipulatzeko 10 teknika


Noam Chomsky aurreko mendearen filosofo eta hizkuntzalari famatu bat izan zen. Oso ondo ulertzen zuen hedabideen mundua eta bere funtzionamendua. Bere ikerketa famatuen artean berak hedabideen bidez manipulatzeko desarroilatutako 10 teknika dira, bere garaiko egoeran oinarrituta.

Lehen aipatutako teknika distrazioan datza. Berak dioenez, teknika hau oso hedatuta zegoen eta benetako problemetatik gizartea apartatzean datza, hau da, beste motatako problemak edo distrazioak erabili benetan gizartean zeuden problemei eta politikarien erabakiei arreta ez jartzeko, esatez, gizartea kontrolatuta eukitzeko. Bigarren teknika arazoak sortu konponbideak eskaintzeko datza. Honetan aipatzen dena da arazoak sortu egin behar direla, jendearen erreakzioa lortzeko, eta behin gizartearen kezkak hartuta, arazo horri soluzio bat eskaini, jendearen babesa lortzeko manipulazioaren bidez. Hirugarren estrategia edo teknika pazientzian datza, hau da, zerbait onartezin edo gizartearentzako gogorra izango den arau edota erreforma  bat ezarri nahi badugu, gutxinaka ezarri behar da, pausoz pauso urte batzuen zehar. Honela gradualki erreforma hori ezarri egingo duzu eta egoerari dagokionez gizartea hobeto jasan egingo du lehen onartezina zirudien legea edota erreforma. Laugarrena hirugarrenarekin erlazionatuta dago. Honako hau promesetan datza, hau da, zerbait ezarri nahi baduzu, bat-batean jarri ezean, sakrifizio moduan aipatu behar duzu, etorkizunean ezarri egin beharko delako. Honela gizartea denbora eukiko du hobeto onartzeko ezarri nahi duzuna. Honako hau gertatzen da zeren gizartea edo masaren jokaera beti da pentsatzea etorkizunean gauzak hobeagoak izango direla.
Bostgarren teknika diskurtsoan datza, hau da, zerbait ezarri nahi duzunean, berbalki komunikatzerakoan hizkuntza erraz eta erakargarri bat erabili behar duzu, gizartea hobeto hartzeko zeren eta tonu serioago eta hizkuntz aberatsago bat erabiltzen gizartea umeak bezala tratatzen duzula pentsatuko du, eta ez du funtzionatuko. Hurrengo teknika erreflexioen bazterketan datza, hau da, emozioak bilatzea erreflexioak baino. Errazagoa da emozioen bitartez masak manipulatzea erreflezioak bilatzea baino zeren eta analisi arrazionala ez dute aplikatuko. Zazpigarren teknika desinformazioarekin erlazioa du. Honako hau gizartea ignorantzian mantentzean datza, masak honela manipulatutak daudela ez konturatzeko eta estrategia porrot ez egiteko. Zortzigarrena aurrekoarekin bat egiten du, zeren eta honetan ignorantzia eta alferkeria hori modan jartzean datza, normalizatzeko jokaera hori. Azken aurreko teknika zazpi eta zortzigarren tekniken exitoan datza zeren eta honen funtzioa autokulpabilitatea bilatzean datza, gizartea sinetsi behar du arazoen erruduna bera dela, ignorantzia edota inteligentzia faltagatik. Azkenik, hamargarren teknika jakintasunarekin erlazionatuta dago. Gizartea ondo ezagutzea, hau da, norberak bere burua baino hobeago ezagutzean datza azkenengo teknika hau, antizipazioa lortzeko. 



Teknika guzti hauek gogorrak dira, badirudi leloak garela gizarte guztia baina benetan arreta jartzen badugu, konturatuko gara honako teknika hauek gaur egun ere erabiltzen direla eta etorkizuenean ere ez direla desagertuko, zere eta behin sistema ondo ezarrita euki, oso zaila izango da honekin apurtzea.

domingo, 15 de enero de 2017

In the loop


titulua: In the loop

urtea: 2009

herrialdea: Erresuma Batua

iraupena: 106 minutu

zuzendaria: armando ianucci

aktoreak: Chris Addison, Tom Hollander, Peter Capaldi, Anna Chlumsky, Gina McKee, James Gandolfini

gidoia: Armando Iannucci, Jesse Armstrong, Simon Blackwell, Tony Roche

musika: Adam Ilhan, Elysian Quartet

argazkigintza: Jamie Cairney

Produktoreak: Aramid Entertainment Fund / BBC Films

generoa: komedia, satira, politika

sinopsia

Simon Foster, Erresuma batuko sekretario nagusia, zoritxarreko deklarazio batzuk ematen ditu telebistako programa batean, audientzia asko duena. Bertan guda defendatzen du nahi gabe eta horrek Estatu Batuetako gobernua entzuten du eta hasten dira elkarrizketa korapilatsu batzuk Erresuma Batuko gobernua eta Estatu Batuetako gobernuen artean.

Protagonista (Malcolm Tucker)

Malcolm Tucker komunikazio arloarekin pelikulan zerikusi gehien duen pertsonaia nagusia da. Gizon heldua da, 50 urte ingurukoa, Britaniarra. Bere izaera oso agresiboa da, hau da, edonori txarto hitz egiten dio eta beti dago besteen lana mespresatzen. Erresuma Batuko gobernuan lan egiten du, lehenengo ministroaren aholkulari moduan. Pertsonai hau ez ditu inolako eskrupulurik, edozein gauza esan edo egin ahal du bere interesarako, kasu honetan guda bat onartzea. Aholkulari moduan, jendea manipulatzen guda batean sartzeko, helburua lortzen. Pertsonai honek satira moduan erabiltzen da, hau da, kritika bat moduan. Zalatzen dena da nola gobernuak atzean dauden pertsonek, Malcolm bezala, estatu osoa gobernatzen dutela eta erabakiak aukeratzen dituztela. Malcolm Tucker pertsonaia atzean dagoen pertsona horren bat irudikatzen du, eta mugara eramaten dute, hobeto ulertzeko kritika. 

Harreman publikoak

Agertzen zaigun lan-eremua departamentu bat da, zehazki Erresuma Batuaren gobernuko departamentu bat. Departamentu horrek lehenengo ministroarentzako lan egiten du eta pelikulan egiten duten lana da Estatu Batuekin batzea guda baten onarketa edo salaketa eztabaidatzeko. Honako hau egiteko hainbat ekintza egin behar dituzte, hala nola hedabideekin konektatu (filtrazioak kontrolatzeko), publizitya lortzea (malcolm erabiltzen du Simon kaleratzeko), lobby kontuak (Estatu batuko departamentuarekin batzen direnean) edota aholkularitza (Malcolm-en lana zera da).  Pelikulan hainbat lan agertzen dira HHPPkoen multzoan sartu ahal direnak baina batez ere kontsultoreak eta aholkulariak aurkitzen dira. Toby Simonen kontsultorea da, Lisa Karen Clark-ena da eta Malcolm lehen adierazi dudanez lehen ministroarena da.


Bechdel testa


Pelikula honetan hainbat emakume agertzen dira, eta batzuk kargu eta nabaritasun handi batekin. Bi emakumeen arteko elkarrizketa asko agertzen dira, eta emakume horiek izena eta deiturak dituzte. Gehienetan ez da betetzen Bechdel testa baina badago bat non Karen Clark (Estatu Batuko departamentukoa) eta Lisa Weld (bere langilea) lehenengoaren hortzei buruz hitz egiten dutena, pare bat alditan pelikula osoan. Guzti hau kontutan hartuta, adierazi ahal da Bechdel testa aprobatzen duela. 

Hancock



Titulua: Hancock

urtea:

Herrialdea: Estatu Batuak

Iraupena: 92 minutu

Zuzendaria: Peter Berg

Aktoreak: Will Smith, Charlize Teron, Jason Bateman 

Gidoia: vince gilligan eta Vincent Ngo

Musika: John Powell

Argazkigintza: Tobias A. Schiessler

Produktoreak: Columbia Pictures / Forward Pass / Overbrook Entertainment

Generoa: Fantasia, comedia eta superheroiak

sinopsia

Hancock kalean bizitzen den gizon bat da. Oso alferra da eta ez du bizitza serio hartzen. Bera problema bat dauka: gaitasun espezialak ditu, superheroi bat da. Problema bezala hartzen du zeren eta bere gaitasunekin bizitzak salbatzen ditu baina bestaldetik katastrofeak sortzen ditu, beres frustazios beteta bizitzen da. Jendea pozik dago berarekin baina jende asko ez du bera soportatzen. Istorioa hazten da enpresari bat salbatzen duenean, HHPPko sail batean lan egiten duena.


protagonista (Ray Embrey)


Ray Embley, Hancock salbatzen duen enpresaria, komunikazio arloarekin lotuta dago. Gizon bat da, 40 urte ingurukoa eta beti trajez janzten dena. Pertsona arrunt bat da, klase erdi-altukoa eta ezkonduta dago bere bigarren emaztearekin, Mary (lehenarekin bere semea euki zuen, Aaron, baina hil egin zen emaztea). lanari dagokionez enpresa handi batean lana egiten du eta Ray-ren helburu nagusia bere All heart kanpaina ezartzea da. Kanpaina horren helburua pobreei enpresa handien produktuak doan eskaintzea da. Berak usten du enpresen irudia asko indartuko zuela baina proiektua presentatzen duen bakoitzean enpresak ideia baztertzen du lekokeria utza diotelako. Honako hau erakusten du bihotz oneko pertsona bat dela eta hori arraroa da zeren eta normalean enpresari bat errepresentatzen denean  pertsona serio eta manipulatzaile bat aurkitzen dugu, ez Ray bezalako pertsona eskuzabal bat. 


Harreman publikoak

Ray Hancock-entzako lan egiten du nagusiki pelikulan zehar eta dirudi bere lana autonomoa dela nahiz eta enpresa batean lan egin zeren eta All Heart kanpaina erakusterakoan erkusten duen enpresa bere abizena du. Hancock-entzako doan lan egiten du, borondatez. Honako hau zeguraski gertatzen da Hancock Ray salbatu zuelako. Estrategia asko garatzen ditu Hancock-en irudia hobetzeko. Lehenik eta behin gomendatzen dio protagonistari kartzelara sartzea, zeren eta horrek erakutsi ahal zuen gizarteari Hancock aldatu nahi zuela bere bizitza eta izaera. Kartzelan dagoen bitartean, nabaria izango zen krimenen gorakada zeren eta ez zen egongo superheroi bat jendea salbatzeko beraz gizarteak Hancock kartzelatik ateratzea eskatu zuen. Bestaldetik Ray, bere posizioa dela medio, hedabideak sustatzen ditu presioa sartzeko eta Hancock-en irudia hobetzeko. Tecnika guzti hauek HHPPko teknikak direka esan ahal dugu. pelikulan komunikazioko lan bakarra aurkitzen dugu, HHPPko sail batean lan egiten duena.

Bechdel testa


Pelikula honetan emakume azko agertzen dira, baina bakarrik bat dauka pisu nabaria. Emakume hori Mary Embley da, Ray-ren emaztea. Mary ez du beste emakume batekin hitz egiten. Bakarrik agertzen da emazte eta amaorde bezala, beraz Hancock pelikula ez du betetzen Bechdel testa.

el ascenso de Karen Thomson



Karen Thomson-en istorio laburra Hernan Casciari idazleak idatzitako kritika bat da. Bertan fikziozko istorio bat agertzen zaigu, baina han planteatzen diren kontzeptuak edota ikuspegiak gure benetazko munduan gertatzen diren satira bat dira. 

Istorioa dioenez, Karen Thomson idazlea izan nahi zuen neska bat da. liburuak idatzi nahi zituen baina bere egoera beste bat da. Ebay enpresa famatuan lan egiten du eta bertan gazeta edo istorio faltsuak idazten ditu prentsarako. Zer esan nahi du honek? Ebay plataformarekin zerikusia duten istoriak sortzen dituela, istorio subrealistak eta esanguratsuak, notorietatea lortzeko. Karen ez dago eroso bere lanean, esatez, porroak kontsumitzen ditu eguna errazago pasatzeko. Honako hau beste kritika txiki bat da gaur egungo lan-egoerari, no edonork lan egiten du ahal duen lekuan dirua lortzeko, nahiz eta eroso ez izan. Istorioaren mamia etortzen da Karen-en nagusia azaltzen denean. Salman izeneko 24 urteko mutiko hinduarra gazeta faltsu horien sortzailea zen, berak, esate baterako “la gallina de los huevos de oro” sortu izan zuen Ebay enpresarentzako. Istorioarekin jarraituz, Salman agertzen da Karen kalera botatzeko, zeren eta Karen argitaratu izan duen azkenengo gazeta lotsagarria izan zen. Biek dialogo bat dute non bakoitza bere ikuspegia planteatzen du. Salmanek adierazten du lotsagarria zela gazeta hori eta enpresa agerian usten zuela, horregatik kaleratzen du karen. Aldiz, Karen aipatzen du mundu periodistikoa zela eta, edozein gauza sinetziko zutela hedabideek eta beraz ez zela ezer pasatzen. Azkenean akordio batera ailegatzen dira, hau da, Salmanek arrazoia bazeukan eta Karenen gazeta agerian usten bazuen enpresa, kalera joango zen, eta aldiz, Karenen gazeta argitaratzen bazen, marketing zuzendaria izendatuko zuten. Irudikatu dezakegunez, Karenen gazeta publikatu zen, eta marketing zuzendaria izendatu zuten.

Badakigu istorio hau fikziozkoa dela, baina Casciari-k erakutsi nahi zuena zen bere iritsi kritikoa hedabideen egoerari buruz. Hedabideen mundua oso kutsatuta dago eta enpresek zera erabiltzen dute bere interes propioetarako. Enpresek notorietatea eta iritsi onak behar dute, eta horretarako edozein metodo erabiltzen dituzte. Gainera, helburu horiek lortu arren, errentagarritasuna behar dute, eta horretarako hedabideak manipulatzen dituzte. Hedabideek materiala behar dute zerbait publikatzeko, zeren eta gaur egungo egora-digitala dela medio, maiz eguneratu behar dute bere edukiak , eta enpresek material hori eskaintzen dute, edozein motatako informazioa argitaratzen. Bestaldetik, istorian agerrarazi den moduan, kazetariek edota idazten lan egiten dutenek, motibazioa galtzen badute, bere etika profesionalarekin porrot egin ahal dute, eta horrek bakarrik laguntzen du edozein gauza publikatzeko, filtroak ez erabiltzen.


Egoera txarra da, eta etorkizunari begira, ez dago konponbide errazik agertzen. Epresek honako teknika hauek erabali ahal badituzte, erabiliko dituzte eta hedabideek informazio hauek eskuratu ahal badituzte, erabiliko dituzte ere, beraz, negozioa funtzionatzen du. Nire ustez, momentu batean guzti hau porrot egingo du, eta konturatzen direnean, berandu izango da.

viernes, 13 de enero de 2017

VIDEOJOKOEN MUNDUA ETA BERE EXITOAREN ZERGATIA



Bideojokoen kontzeptua ez da gauza zahar bat. Berez 30 urteko inguruko industria bat da eta azkenengo 20 urteotan izan da bere gorakada. Egia da lehenengo bideojokoa 50 harmakadan sortu izan zela, Pong izenekoa, baina benetan industria sortu izan zuen enpresa Nintendo izan zen bere NES dispositiboarekin. Momentu horretik gaurko egoerararte gertatu izan den gorakadaz hitz egingo dut ekarpen honetan. 

Lehenik eta behin azaldu behar dugu zertan datza bideojoko bat. Kontzeptu hau, izena esaten duenez, telebista batean edo pantaila normal batean jolasten den jokuak dira, hau da,  mandu fisiko batekin manejatzen den entrtenimendu digitala. Etxean eta kalean jolasteko oferta dago gaur egun, makina portatileekin edonora eramateko (azken bolada honetan smartphonarekin ere) edota sobremesa makinekin etxean eroso jolasteko. Baina nola azaldu ahal dugu gaur egun duen exitoa?. Bideojoken exitoa bere marketing kanpainetan datza. Duela 25 urteko industria oso itxia zen eta produktu hauek kontsumitzen zutenak friki deitzen zieten. 

Baina horrek guztiz aldatu zen duela 20 urte. Duela bi hamarkadetan sony enpresa bere PlayStation makina atera zuen merkatura, eta panorama guztiz aldatu izan zuen. Sonyk erabilitako kanpainan ezarritako ideia zen PlayStation makina edonorentzako zela zen. Hau da, lehen zegoen pertzepzioarekin bukatu nahi zuen eta bideojokoen industria globala bihurtu nahi zuen, eta lortu izan zuen. berez, bere makina konpetentziarena bezalakoa zen, hau da, kontroladore fisiko bat eta paintailan jokua, baina bere  kanpainari ezker, buelta bat eman zion aurreko ideiei. Bestelako enpresek, hala nola Nintendo, Sega edota Microsoft bere estela jarraitu zuten, eta industria hori “kasualizatu” izan zuten, hau da, bideojokoek edonorentzako zirela eta gauza “normal” bat zela ezarri zuten bere kanpaina eta leloetan. Momentu honetik aurrera industria honen gorakada ez da inoiz gelditu. Esatez, gaur egun zortzigarren arte ederra kontsideratzen da globalki eta bere etorkizuna oso oparoa da. eta honako hau ez da ulertzen bere marketing eta HHPPko kanpainik gabe. Industria mediatizatzea lortu zuten eta gainera berarekin batera teknologia berriak eta sare sozialak etorri ziren. 
Hainbat ebentu eta festibal antolatzen dira berrikuntzak presentatzeko, hala nola bideojoko berriak, makina berriak, periferiko berriak…etb. Adibidez E3 izeneko festibala dugu. Los Angeles-en organizatzen den izugarrizko HHPPko ebentua da, eta bertan ez bada gauza bat presentatzen, ez du exiturik izango, beraz enpresa eta industriako produktore nagusiak bertan argitaratzen dituzte bere lan nagusiak mundua ezagutzeko. Zergatik aipatzen dut HHPPko ebentu bat dela? zeren eta bakarrik joan ahal dira prentsa berezia (bideojokoetan zentratze direnak) edota influencer-rrak bertara enpresen konferentziak ikustera, beraz, enpresek notiziak eskuratuko dituzte bai ala bai medioetatik, eta ez diete ezer ordaintzen, zeren eta prensa interesa du enpresa nagusien produktu berrietan. Beste ebentu asko daude mundu osoan, hala nola Europako GamesCon edota herrialde askotako feriak (Paris Games Week edo Barcelona Games World). Kuriositate moduan, esan beharra dago Bilbon ospatzen dela Europako feria oso garrantsitsu bat, Fun&Serious Game Festival, eta bertan produktu berriak eskaintzen dira bezeroei frogratzeko eta sari banaketa bat egoten da urteko bideojoko hoberena aukeratzeko (mundu mailan). Ekintza guzti hauek marketing kanpaina bezala hartu ahal ditugu eta guztiak laguntzen dute industriaren hedakuntzan. 


Etorkizuna oso oparoa da esan dudan moduan. Atzo bertan Nintendo enpresak bere makina berria prensentatu izan du ebentu batean, mundu osoan erretransmititu izan dena eta doan, eta bere erreperkutsioa oso handia izan da prentsan eta sare sozialetan. Zer gertatuko den datorren urteetan ez dakigu inork, baina datuak ikusita, ez dago inolako zalantzarik, gorakada ez da geldituko.