Aurretik argitaratu dudan hausnarketa batean Harreman publikoen modernizazioari buruz aritu nintzen. Bertan sare sozialei buruz hitz egin nuen, nola HHPP-koen mundua guztiz aldatu zuten eta zergaitik. Orain, sare sozial batetan zentratu egingo naiz, eta batez ere handik sortu izan den azkenengo tendentzia: "Youtuber"ak.
YouTube interneten sortu izan den plataforma digital bat da. 2005ean sortu zen eta bertan bideoak eskegi dezakegu eta beste pertsonekin konpartitu eta bere iritsia eskuratu, ordun, sare sozial bat bezala hartu behar dugu. Sortu izan zenetik arrakasta itzela izan zuen, bere formatua eta erraztasunagatik. Nahiz eta onarpen orokor bat jasan bere sorreratik benetan iraultza ekarri izan zuena YouTube plataformara "Youtuber" izeneko eduki sortzaileak izan ziren. Honako pertsona hauek hainbat gai ezberdinetako edukiak igotzen dute plataformara, hala nola bideojokoak, pelikulen analasiak, bromak edota beren eguneroko bizitzaren blogak edo "Vlog"-ak. Nola ezberdindu dezakegu youtuberren eta ohiko pertsonen kanalak?, erraz, ohizko kanalak bideo bat igo ahal dute eta gero ez igo gehiago edo berriro igo denbora asko pasa ondoren, aldiz, youtuberrak kanala definitzen dute, hau da, orokorrean youtuberren kanal bat gai bati buruz izaten da, eta maiz igotzen ditu bideoak, bi egunean bat, bi egunez behin edo astero, baina jarraitasun koherente batekin.
Lehen urteetan youtuber kanalak borondatez ziren eta nahi zutelako egiten zituzten, baina duela bost urte inguru YouTube erabaki zuen bideoak "monetizatzea", hau da, bisita asko zuten bideoi diru kopuru bat ordaintzea bere autoreari, eduki berrien sorkuntza sustatzeko eta fenomenoa zabaltzeko. Diru kopurua bisitaren arabera neurtu ahal da, normalean 1000 bisitagatik 0,5-1€ inguru lortu egiten da. Gutxi dirudi baina pentsatzen badugu bideoak normalean youtuber famatuenak badira normalean 3-4 milioi inguruko bisitak dituztela, kontuak atera. Erabaki hau ona izan zen, baina inork ez zuen espero gaur egungo erreperkutsioa izango zuenik.
Orain existitzen den YouTube plataforma ez da inondik inora sortu izan zenaren antzekoa. Gaur egungo plataforma tresna soragarri bat da ideia, zerbitzu edota produktu bat saltzeko, eta bertan youtuberrak sartzen dira, hau da, bere influentzia oso nabaria da, jarraitzaile asko dituzte eta gainera telebistan baino fidagarriagoak, hau da, telebistan audientzia neurtzeko media bat egiten da jende kopuru baten datuak atara eta gero, eta gero extrapolatu egiten da audientzia milioitan emateko. Aldiz, youtuberren audientzia zehatza da, erraza da jakitea nolakoa den beren impaktua eta penetrazaioa eta plataforma bera erraztasunak ematen ditu datu analitikoak ikusteko. Bestaldetik, YouTube-ko edukiak askoz modernoagoak eta zabalagoak dira, eta beraz, edozein gauza publizitatu ahal da. Telebista edo bestelako medio konbentzionalak askoz estuagoak dira kontu hauekin. Azkenik, YouTuben, egunkari eta bestelako medioak bezala, publizity-a lortu ahal da zeren eta eduki sortzaileak produktu asko erabiltzen dituzte bere kanaletan eta batez ere produktuen analisiak egiten dituzten kanalak doain egiten dute publizitatea, bere kabuz erabakitzen dutelako produktuen analisiak egiteko, azken finean bere kanala "elikatu" nahi dutelako.
YouTube plataforma eta batez ere "YouTube" fenomenoa tresta eraginkorrak dira enpresa batentzako, ondo erabili ondoren. Gaur egungo tendentziak direla eta, ia derrigorrezkoa da plataforma hau eta bestelakoei kasu egitea, haria ez galtzeko, zeren eta azken batean, presente eta etorkizuna dira publizitate eta Harreman Publikoetarako.