Denok ezagutzen dugu nor den Donald Trump. Badakigu nolakoa den, bere ideologia, bere planteamendua eta bere prozedurak eta badakigu ere lortu duela Estatu Batuetako 45ª presidentea izatea, politikan inoiz aritu gabe. Guzti hau edonork jakin dezake, baina askok ez dakitena da nola lortu izan duen horrelako arrakasta politikan. Beraz, zergatik izango da Donald Trump-ek, inoiz politikan aritu den pertsona bat, munduko herrialde aberatsaren hurrengo presidentea?
Lehen aipatu dudanez, Trump ez da politiko bat. Bere bizitzan zehar enpresen mundua aritu da, eta gaur egun arte magnate bat kontsidera dezakegu, hau da, hainbat enpresa maneiatzen ditu eta bere kapitala bilioi dolarretan neurtu ahal da. Politikan izan duen arrakasta ulertzeko gauza bat argi izan behar dugu: Nahiz eta enpresari bat izan, irudi publiko eta mediatiko bat izan da beti Estatu Batuetan. Trump-en izaera oso bitxia da, agian ez zaigu gustatzen bere izaera edota ideologia, baina nabarmendu behar dugu oso ondo lortzen duela jendearen arreta, onerako nahiz txarrerako. Honako hau jakinda, ulertu ahal dugu bere arrakastaren arrazoi nagusi bat, baina honen atzetik izugarrizko kanpaina politiko atipikoa. Trump-en kanpainaren estrategia atzetik egon diren presidenteen kanpainetatik guztiz desmarkatu egiten da, eta beraz bitxia dela ezan ahal dugu. Estatu Batuetan egin izan diren kanpainak beti izan dira oso moderatuak, hau da, beti saldu izan dute partido politikoaren ideologia baina modu eroso eta lasaigo batean, honela, nahiz eta ideologia radikal bat euki, jende gehiagora iritsi ahal izan zuten itxura on bat presentatzen. Aldiz, Donald Trump erabili izan zuen kanpaina guztiz manipulatzailea izan da. Bere helburu nagusien artean Hillary Clinton (bere aurkaria) desestabilizatzea aurki dezakegu. Beti egon zen Clinton desakreditatzen, bere trapu zikinak ateratzen, eta batez ere urduri jartzen, honela bere aurkariaren akatzak ateratzen zituen eta agerian usten zuen Clinton-en benetako izaera.
Eskandaloz beteta egon da ere bere kanpainan, batez ere bere programa azaltzen zuenean. Trump-en ideologia oso atzerakoia eta arrazista da, eta nahiz eta hori agerian ustea estrategia txar bat ikusi, benetan egia dena da Estatu Batuetan dagoen gizarte kopuru handiena berdin pentsatzen du, iskutatu arren. Honako hau ulertzeko erreflexio bat egin behar dugu: Estatu Batuetako kultura oso arrazista izan da historian zehar, berez esklabutza duela 90 urte edo abolitu egin zuten, eta beltzaranen segregazioa duela 50 urte bakarrik gertatzen zen. (Espainako kasua ideologia frankistarekin ere berdin pasatzen da, hau da, dirudi pentsatzen dugula Franko hil ondoren, 20 milioi frankista ere hil egin zirela pentsazen dugu, baina hori ez da egia, eta beraz, ideologia hori gaur egun ere Espainian leku askotan aurki dezakegu). Honako hau Trumpek oso ondo erabili izan zuen bere kanpainian, eman zion herritarrei nahi benetan nahi izan zuten medidak, hala nola mexikoko harresia edo hispanoen estraditazioa. Azkenik, lehen aipatu dudanez, Trump pertsona mediatiko bat da, eta bere kanpainan zehar hainbat telebista eta irrati programetan agertu izan da, baina ez kanpaina egiteko, baizik eta bere irudia agerian usteko eta jendea nabaritzeko nolakoa den politikaz aparte.
Teknika guzti hauek azken finean harreman publikoekin zerikusia asko dute, hau da, Trump-ek saldu izan du jendea nahi izan duena, diru gehiegi gastatu gabe, erreperkutsio itzela lortu izan du, eta gainera Estatu batuetako askok ondo ikusi izan dute bere irudia, nahiz eta oso polemikoa izan. Gaztelenian esaldi bat dago oso ondo erakusten duela kanpaina honen estrategia: "dale a la gente concursos que pueden ganar". Gustatu hala ez gustatu, nabarmendu behar dugu egindako kanpaina guztiz efikaza izan dela, zeren eta etikoa izan a la ez, lortu izan du Etxe Zurian jartzea inoiz politikan haritu izan den pertsona bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario