jueves, 15 de diciembre de 2016

"Youtuber" fenomenoa

Aurretik argitaratu dudan hausnarketa batean Harreman publikoen modernizazioari buruz aritu nintzen. Bertan sare sozialei buruz hitz egin nuen, nola HHPP-koen mundua guztiz aldatu zuten eta zergaitik. Orain, sare sozial batetan zentratu egingo naiz, eta batez ere handik sortu izan den azkenengo tendentzia: "Youtuber"ak.

Resultado de imagen de youtubeYouTube interneten sortu izan den plataforma digital bat da. 2005ean sortu zen eta bertan bideoak eskegi dezakegu eta beste pertsonekin konpartitu eta bere iritsia eskuratu, ordun, sare sozial bat bezala hartu behar dugu. Sortu izan zenetik arrakasta itzela izan zuen, bere formatua eta erraztasunagatik. Nahiz eta onarpen orokor bat jasan bere sorreratik benetan iraultza ekarri izan zuena YouTube plataformara "Youtuber" izeneko eduki sortzaileak izan ziren. Honako pertsona hauek hainbat gai ezberdinetako edukiak igotzen dute plataformara, hala nola bideojokoak, pelikulen analasiak, bromak edota beren eguneroko bizitzaren blogak edo "Vlog"-ak. Nola ezberdindu dezakegu youtuberren eta ohiko pertsonen kanalak?, erraz, ohizko kanalak bideo bat igo ahal dute eta gero ez igo gehiago edo berriro igo denbora asko pasa ondoren, aldiz, youtuberrak kanala definitzen dute, hau da, orokorrean youtuberren kanal bat gai bati buruz izaten da, eta maiz igotzen ditu bideoak, bi egunean bat, bi egunez behin edo astero, baina jarraitasun koherente batekin. 

Resultado de imagen de youtuberLehen urteetan youtuber kanalak  borondatez ziren eta nahi zutelako egiten zituzten, baina duela bost urte inguru YouTube erabaki zuen bideoak "monetizatzea", hau da, bisita asko zuten bideoi diru kopuru bat ordaintzea bere autoreari, eduki berrien sorkuntza sustatzeko eta fenomenoa zabaltzeko. Diru kopurua bisitaren arabera neurtu ahal da, normalean 1000 bisitagatik 0,5-1€ inguru lortu egiten da. Gutxi dirudi baina pentsatzen badugu bideoak normalean youtuber famatuenak badira normalean 3-4 milioi inguruko bisitak dituztela, kontuak atera. Erabaki hau ona izan zen, baina inork ez zuen espero gaur egungo erreperkutsioa izango zuenik. 

Orain existitzen den YouTube plataforma ez da inondik inora sortu izan zenaren antzekoa. Gaur egungo plataforma tresna soragarri bat da ideia, zerbitzu edota produktu bat saltzeko, eta bertan youtuberrak sartzen dira, hau da, bere influentzia oso nabaria da, jarraitzaile asko dituzte eta gainera telebistan baino fidagarriagoak, hau da, telebistan audientzia neurtzeko media bat egiten da jende kopuru baten datuak atara eta gero, eta gero extrapolatu egiten da audientzia milioitan emateko. Aldiz, youtuberren audientzia zehatza da, erraza da jakitea nolakoa den beren impaktua eta penetrazaioa eta plataforma bera erraztasunak ematen ditu datu analitikoak ikusteko. Bestaldetik, YouTube-ko edukiak askoz modernoagoak eta zabalagoak dira, eta beraz, edozein gauza publizitatu ahal da. Telebista edo bestelako medio konbentzionalak askoz estuagoak dira kontu hauekin. Azkenik, YouTuben, egunkari eta bestelako medioak bezala, publizity-a lortu ahal da zeren eta eduki sortzaileak produktu asko erabiltzen dituzte bere kanaletan eta batez ere produktuen analisiak egiten dituzten kanalak doain egiten dute publizitatea, bere kabuz erabakitzen dutelako produktuen analisiak egiteko, azken finean bere kanala "elikatu" nahi dutelako.
Resultado de imagen de publicidad youtube
YouTube plataforma eta batez ere "YouTube" fenomenoa tresta eraginkorrak dira enpresa batentzako, ondo erabili ondoren. Gaur egungo tendentziak direla eta, ia derrigorrezkoa da plataforma hau eta bestelakoei kasu egitea, haria ez galtzeko, zeren eta azken batean, presente eta etorkizuna dira publizitate eta Harreman Publikoetarako.

miércoles, 14 de diciembre de 2016

Donald Trump-en gorakada


Denok ezagutzen dugu nor den Donald Trump. Badakigu nolakoa den, bere ideologia, bere planteamendua eta bere prozedurak eta badakigu ere lortu duela Estatu Batuetako 45ª presidentea izatea, politikan inoiz aritu gabe. Guzti hau edonork jakin dezake, baina askok ez dakitena da nola lortu izan duen horrelako arrakasta politikan. Beraz, zergatik izango da Donald Trump-ek, inoiz politikan aritu den pertsona bat, munduko herrialde aberatsaren hurrengo presidentea?


Resultado de imagen de donald trumpLehen aipatu dudanez, Trump ez da politiko bat. Bere bizitzan zehar enpresen mundua aritu da, eta gaur egun arte magnate bat kontsidera dezakegu, hau da, hainbat enpresa maneiatzen ditu eta bere kapitala bilioi dolarretan neurtu ahal da. Politikan izan duen arrakasta ulertzeko gauza bat argi izan behar dugu: Nahiz eta enpresari bat izan, irudi publiko eta mediatiko bat izan da beti Estatu Batuetan. Trump-en izaera oso bitxia da,  agian ez zaigu gustatzen bere izaera edota ideologia, baina nabarmendu behar dugu oso ondo lortzen duela jendearen arreta, onerako nahiz txarrerako. Honako hau jakinda, ulertu ahal dugu bere arrakastaren arrazoi nagusi bat, baina honen atzetik izugarrizko kanpaina politiko atipikoa. Trump-en kanpainaren estrategia atzetik egon diren presidenteen kanpainetatik guztiz desmarkatu egiten da, eta beraz bitxia dela ezan ahal dugu. Estatu Batuetan egin izan diren kanpainak beti izan dira oso moderatuak, hau da, beti saldu izan dute partido politikoaren ideologia baina modu eroso eta lasaigo batean, honela, nahiz eta ideologia radikal bat euki, jende gehiagora iritsi ahal izan zuten itxura on bat presentatzen. Aldiz, Donald Trump erabili izan zuen kanpaina guztiz manipulatzailea izan da. Bere helburu nagusien artean Hillary Clinton (bere aurkaria)  desestabilizatzea aurki dezakegu. Beti egon zen Clinton desakreditatzen, bere trapu zikinak ateratzen, eta batez ere urduri jartzen, honela bere aurkariaren akatzak ateratzen zituen eta agerian usten zuen Clinton-en benetako izaera. 

Resultado de imagen de make america great againEskandaloz beteta egon da ere bere kanpainan, batez ere bere programa azaltzen zuenean. Trump-en ideologia oso atzerakoia eta arrazista da, eta nahiz eta hori agerian ustea estrategia txar bat ikusi, benetan egia dena da Estatu Batuetan dagoen gizarte kopuru handiena berdin pentsatzen du, iskutatu arren. Honako hau ulertzeko erreflexio bat egin behar dugu: Estatu Batuetako kultura oso arrazista izan da historian zehar, berez esklabutza duela 90 urte edo abolitu egin zuten, eta beltzaranen segregazioa duela 50 urte bakarrik gertatzen zen. (Espainako kasua ideologia frankistarekin ere berdin pasatzen da, hau da, dirudi pentsatzen dugula Franko hil ondoren, 20 milioi frankista ere hil egin zirela pentsazen dugu, baina hori ez da egia, eta beraz, ideologia hori gaur egun ere Espainian leku askotan aurki dezakegu). Honako hau Trumpek oso ondo erabili izan zuen bere kanpainian, eman zion herritarrei nahi benetan nahi izan zuten medidak, hala nola mexikoko harresia edo hispanoen estraditazioa. Azkenik, lehen aipatu dudanez, Trump pertsona mediatiko bat da, eta bere kanpainan zehar hainbat telebista eta irrati programetan agertu izan da, baina ez kanpaina egiteko, baizik eta bere irudia agerian usteko eta jendea nabaritzeko nolakoa den politikaz aparte. 

Teknika guzti hauek azken finean harreman publikoekin zerikusia asko dute, hau da, Trump-ek saldu izan du jendea nahi izan duena, diru gehiegi gastatu gabe, erreperkutsio itzela lortu izan du, eta gainera Estatu batuetako askok ondo ikusi izan dute bere irudia, nahiz eta oso polemikoa izan.  Gaztelenian esaldi bat dago oso ondo erakusten duela kanpaina honen estrategia: "dale a la gente concursos que pueden ganar". Gustatu hala ez gustatu, nabarmendu behar dugu egindako kanpaina guztiz efikaza izan dela, zeren eta etikoa izan a la ez,  lortu izan du Etxe Zurian jartzea inoiz politikan haritu izan den pertsona bat.

martes, 13 de diciembre de 2016

harreman publikoen modernizazioa


Harreman publikoen mundua, nahiz eta berria dirudi, historian zehar ikusi edo eman den kontzeptu bat izan da beti. Antzinako Grezian aurki dezakegu praktika honen aitzindariak. Periodo horretan egiten ziren asambladak estabaidatzeko eta persuaditzeko erabiltzen ziren teatroak eta obrak HHPPkoko lehenengo teknikak ziren. Berez, harreman publikoak pertsonak persuaditzeko teknikak dira, hau da, zerbait produktu edo zerbitzuari buruz babesa edota konfidantza lortzeko erabiltzen dira. Nahiz eta historia asko izan, HHPP-koen urrezko garaia gaur egun aurki dezakegu eta honako egoera honen erruduna teknologia berriak dira.


Resultado de imagen de redes socialesTeknologia berriak, hau da, interneta sortu zenetik agertutako tresta berriak publizitate eta HHPP-koko mundua guztiz aldatu izan dute. Teknologia berri hauen tresna handi eta erabilgarrienak sare sozialak dira. Sare sozialak gizartearen komunikazioa guztiz aldatu dute. Tresna hauek baino lehen jendearen arteko komunikazioa askoz zailagoa zen edozein gauzetarako, hala nola, lagunekin geratzeko edota notiziak eskuratzeko. Facebook, Twitter, Youtube...etb-rreko sare sozialak komunikazioaren arloari buelta bat eman diote, eta honen barruan HHPP-koak sartzen dira. Gaur egun edozein enpresa du bere sare sozialeko kontua eta bertan egiten duten ekintzak oso erabilgarriak dira bezeroari informazioa eskeintzeko. Honako hau enpresen hurbiltasuna bezeroarekiko sustatzen du eta gainera doainik egin ahal da. baina guzti hau gaizki erabil ondoren, dena pikutara eraman behar da. Egia da tresna soragarriak direla enpresaren produktuak eta zerbitzuak publizitatzeko, baina kontuan hartu behar da sare sozialak direla, hau da, Facekook edota Twitter moduko plataformak erabiltzen duten hizkuntza edota metodologia kolikiala edo familiarragoa da, hau da, ez dira aldizkariak non produktuak saldu, baizik eta bata bestearekin komunikatzeko tresnak dira, beraz, enpresek ezin dute modu publizitario batean erabili, baizik eta modu erakargarri edo erosoago batean komunikatu behar dira. Lehen aipatu dudanez, sare sozialak interaktibitatea bilatzen dute, pertsonen arteko komunikazioa eta feedback-a bilatzen dute, hala nola "me gusta" edo "retweet" funtzioekin. kontzeptu hau behin ondo jakinda, sare sozialekin batera beste kontzeptu bat sortu egin da: Community Manager.
Resultado de imagen de community manager
 Honetan lan egiten duten pertsonek enpresaren sare sozialak kudeatu behar dute, hau da, enpresa baten irudia eta zerbitzuak kudeatu saltzen saitu behar da, baina ez modu publizitario batean. Horregatik egiten duten ekintzak, hala nola inkestak, lehiaketak...etb bezeroen interaktibitatea edo feedback-a bilatu behar dute, ezer saldu gabe, enpresaren urbiltasuna sendotzeko, agerian usten bezeroei arreta jartzen dietela.

Sare sozialak enpresa munduaren iraultza erakarri dute. Antzinako analogiko garaian enpresek hotzagoak edota serioak ikusi ahal ziren baina tresna berri hauek ondo erabilita, enpresen irudiaren ikuspena guztiz aldatu ahal da eta seriotasun horrekin aimatu ahal da, bezeroaren ikuspena aldatzen eta beraz, errentagarritasuna (ekonomikoa edota irudikoa) lortzen

lunes, 12 de diciembre de 2016

Mercadonaren harreman publikoen lorpena

Supermerkatuei buruz hitz egiten denean Espainia mailan, beti agertzen dira betikoak, hau da, Eroski, Carrefour, simply, dia...etb baina gehienbat azaltzen den supermerkatua beti izaten da Mercadona. Estatu mailan gehien saltzen duen supermerkatua da, diferentzia askorekin, eta normalean bere balorapena baikorra da bezeroen artean. Honako hau normala izan daiteke, publizitate ona eta produktu hoberenak salduko bazuten, baina hona hemen koxka, inoiz ikusi ahal dira telebistan inolako Mercadonaren albisterik?.






Resultado de imagen de mercadonaMercadonak ez du sekularik publizitatean dirurik gastatzen. Bere historian zehar ia inoiz ez ditu albisterik telebistetan ezarri ezta aldizkarietan ere, beraz nola ahal da izan Espainiako lehen supermerkatua salmentetetan?. Mercadonaren estrategia konpetentziaren kontrakoa da, hau da, ez du publizitatean ia inbertitzen, baizik eta bere produktuen irudia hobetzen zaiatu egiten da. Jendeari galdetzen badiozu beren balorazioa Mercadonaren produktueengan normalean oso ona izaten da. Marka propioko produktuetan zentratzen dira, hau da, Hacendadoko produktuak sustatzen dituzte eta beraz konpentziako marka propiekin alderatuta, aurreratuak daude. Baina honako hau ez du ezan nahi produktuak besteenak baino askoz hobeagoak direnik. Mercadonaren estrategia dela eta, produktuen kalitatea sustatu zuten bezeroak pozik egoteko, honela bezeroak berak "publizitatuko" zituen Mercadonako produktuak dirurik inbertitu gabe. Horrela bezoroarekiko konfidantza lortu ahal zuten baina honako hau lortu ondoren eta merkatu kuota gehiena eskuratu ondoren, bere kalitatea murriztu zuten, hau da, behin konfidantza eskuratu ondoren, ez zeukaten inolako problemarik probeedore merkeagoak erosteko eta kalitatea jaisteko zeren eta lortu zuten jendearekiko ebaluazio hona eta nahiz eta produktuak ez izan berberak, ez zuten erosiko beste supermerkatuetan beste marketako produktuak. Honako hau da Mercadonaren apogeoaren arrazoi nagusia da. 


Bestaldetik, beste arrazoi edo taktika batzuk erabiltzen dituzte. Mercadonaren politika nagusi bat da beti prezio merkeenak ezartzea, hau da, konpetentziak zentratzen da oferten eta promozioen kontuetan, baina Mercadonaren estrategia da beti aipatzea produktu merkeenak saltzen dituztela, nahiz eta ez izan beti horrela. Honako metodo hau benefizio asko erakar dio Mercadonari eta beste supermerkatuetatik bastertzen da. Azkenik, beren langileen kalitatea ere sustatzen dute, hau da, soldata handiak jartzen dituzte zeren eta bere langileen ekarpena hona delako. Hau, ateetik kanpora, hau da, bezeroarekiko itxura hona ematen du, eta nabari ahal da asko zaiatzen direla bezeroa zaintzen.
Resultado de imagen de productos mercadona alimentacion

Mercadonak supermerkatu ezberdin bat da, besteengan desmarkatu egiten da bere politika eta estrategiak direla medio, ez du inolako dirurik gastatzen publizitatean baina azkenean medioak publizitatea edo Publizity-a egiten diote nahiz eta ez ordaindu, normalean notizia izaten delako. Esate baterako, blog honetan publikatu ondoren ikerketa hau, publizitatea egiten nago beraientzat nahi edo ez, eta hori da benetan erakusten duena bere estrategia, etikoa ala ez, ona dela.

Kuriositate moduan, hona hemen duela gutxiko erreportai bat Mercadonari buruz, ikusteko ez dela dena ona enpresa honen barruan:
http://www.atresplayer.com/television/programas/salvados/temporada-12/capitulo-7-fenmeno-mercadona_2016112500677.html